![la foto copia 2](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2014/12/la-foto-copia-2-300x225.jpg)
Zapatuan egin zuten 2014ko azkena, merkatu plazan; eta, karakolekin batera, Errioxako ardoa dastatzeko aukera izan zuten azokara joan zirenek. Ekainetik abendura bitartean egiten dituzte azoka bereziak, bertoko produktuak sustatzeko asmoz. Hala, Busturialdeko hainbat baserritarrek ere beraiek produktuak eroan zituzten azokara. Ohikoa den legez, okinek, gozogileek, eztigileek, artisauek eta beste hainbestek ere lekua izan zuten abenduko azoka berezian.
Umeentzako txokoa ere ipini zuten, jolas eta puzgarriekin.