Ibarrangeluko Udalak hainbat lan egin berri ditu herriko zenbait auzotan; hala nola, bi autobus geltoki ezarri ditu: bata Antzoran eta Arbolizen bestea. Horrez gain, Antzora eta Tremoiako auzo bideetan hobekuntzak egin dituzte, eta, frontoi berrian, bestalde, itoginen arazoa ekiditeko lanak egin dituzte. Azkenik, herriko txokoa margoztu egin dute. Lan horiek guztiak egiteko, 30.000 euroko aurrekontuaz baliatu da Ibarrangeluko Udala.