Gernika Bizkaiako neskek ezin izan dute liderra menperatu
Atsedenaldira arte talde biek bikain egin bazuten ere, azkenean Gernika Bizkaiako neskek ezin izan zioten eutsi Emakumeen Ligako lider diren Perfumerias Avenida taldeko jokalariei.Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian bildutako 700 bat ikusleren aurrean, ...
Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian bildutako 700 bat ikusleren aurrean, beraien ahalmen fisikoa nagusitasunez erakutsi zuten hirugarren zatian Salamancakoek.
Gernikarrek, beraien aldetik, edozeinen aurrean ere kikiltzen ez direla erakutsi zuten, beste behin ere. Azkenean, 63-84 amaitu zen partidua.