Eskuz edo ordenagailuz, baina lanak euskaraz idatzita egon beharko dute. Muxikarrek bakarrik parte har dezakete ipuin lehiaketa horretan, eta sormena eta itxura kontuan hartuko dituztela esan dute antolatzaileek. Lanok, gehienez, hamar orri izan beharko dituzte.
7 urtetik gorakoek parte har dezakete lehiaketan; horretarako, abenduaren 16a orduko liburutegira eroan beharko dituzte lanak; edo emailez bidali, honako helbide honetara: liburutegia.muxika@bizkaia.org.
Parte hartzaileak maila ezberdinetan sailkatuko dituzte, adinaren arabera.