Egurra, orea edo tela erabiliz, eskuz egindako panpinak dira txotxongiloak. Baina, arte horretan dabiltzatenek diotenez, panpin artikulatuak baino gehiago dira txotxongiloak: aktoreak. Artista trebe baten eskuetan, figura horiek benetako aktoreak bailiran antzeztu dezakete istorio bat. Ikuskizun bat egin daiteke txotxongiloekin, eta transmititzeko gaitasuna dute. Hori guzti hori umeei erakutsi eta irakatsiko die corrado Masacci artista italiarrak. Abenduaren 19a bitartean, gutxi gorabehera, 800 eskola umeren aurrean azalduko du txotxongiloen artea zer den.
Animaliak, igelen kolekzioa, munduko txotxongiloak… Eta Euskal Herriarekin zerikusia dutenak –harri jasotzailea eta arrantzalea, esaterako–, ere ekarri ditu Masaccik Gernika-Lumoko erakusketara:
Txotxongiloak artetzat jo.
Zapatuan, berriz, txotxongiloak erabilita,
Txotxongiloei eraginez haurrentzako antzezlana eskainiko du Masaccik, 12:00etan, Elai-Alai aretoan. Sarrera doakoa izango da.