Akerbeltz gaztetxeari 'Zorionak' abestuz amaitu dute jaia herriko gazteek
Gaztetxearen seigarren urteurren jaia ospatu zuten herriko gazteek zapatuan, egun osoko jaiagaz. Pala txapelketa, bazkaria eta erromeria izan ziren eguneko hitzordu garrantzitsuenakMarkina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxearen seigarren urteurrena goi-goitik...
Gaztetxearen seigarren urteurren jaia ospatu zuten herriko gazteek zapatuan, egun osoko jaiagaz. Pala txapelketa, bazkaria eta erromeria izan ziren eguneko hitzordu garrantzitsuenak
Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxearen seigarren urteurrena goi-goitik ospatu dute Markina-Xemeingo gazteek. Egun osoko jaia izan zen zapatukoa, ekintzaz eta ezustekoz betetakoa.Pala txapelketako finalekin hasi zen eguna. Frontoi bete jendegaz, bi mailatako finalak jokatu ziren, eta aurtengo irabazleak Jon Patxi Aldaolea eta Alex Arrate (bigarren mailan), eta Sergio Aginaga eta Alain Pujana (lehen mailan) izan dira.
14:30 aldera hasi zen bazkaria. 50 lagunek izan zuten gaztetxekoek prestatutako janariagaz gozatzeko aukera. Ostean jolasak egin zituzten, bost taldetan banatuta. Orokorrean, «gustura» ibili zirela esan dute.
Ogitartekoak jan eta erromeriaz gozatuaz, kandelak piztu eta urteurren jaia Zorionak abesten eta topa egiten amaitu zuten herritarrek.