Abendurocken lehen asteburuan jende asko gerturatu da Mutrikura
Eskaini diren lehen kontzertuetan jendea oso gustura geratu dela nabarmendu dute Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek. Eman dituzten hiru kontzertuetan tabernak bete-bete egin diraAbendurock jaialdiaren 10. urteurreneko lehen kontzertuetan jende asko ibil...
Eskaini diren lehen kontzertuetan jendea oso gustura geratu dela nabarmendu dute Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek. Eman dituzten hiru kontzertuetan tabernak bete-bete egin dira
Abendurock jaialdiaren 10. urteurreneko lehen kontzertuetan jende asko ibili dela nabarmendu dute Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek. «Eskaini diren lehen kontzertuetan jende pila bat ibili da, eta gure aldetik oso gustura gaude. Lehenengo asteburuari puntuazio bat jarri behar izanez gero, 10 bat jarriko genioke. Hasiera oso ona eduki dugu, indartsua. Jendearen erantzunarekin oso gustura geratu gara».Eguenean egin ziren aurtengo Abendurockeko lehen ekimenak. Emarock dokumentalaren emanaldira, Jon Iraundegiren argazki erakusketara eta Kokeinek eskainitako kontzertura nahikoa jende hurbildu zen Zabielera. «Jendea oso gustura geratu dela uste dugu. Kokeinen kontzertu akustikoarekin, gainera, jendeak asko gozatu duela esan digu».
Etenik gabe
Hilaren 4tik 7ra ere, Jon Iraundegiren argazki erakusketara ere nahikoa jende hurbildu dela azpimarratu dute Rock Kolektiboko kideek.
Hala ere, erantzuna uste baino txikiagoa izan dela adierazi dute. «Horrelako aukera bat edukita herritar gutxi hurbildu da argazki erakusketa ikustera. Kanpotik, ordea, argazkiak ikustera jende nahikoa etorri dela igarri dugu».
Asteburuan, baina, Abendurockek etenik gabe jarraitu zuen. Highlights taldeak bertsio batzuk eta beraien errepertorioa jota, Zubiaramera hurbildu zirenak gustura utzi zituen barikuan.
Domekan, aldiz, Tristan Crowley bakarlariak Alemania eta Suitzatik bira egin ondoren, Mutrikun egin zuen geldialdia. Herritarrek ez zuten hutsik egin, eta Zubixa jendez bete zuten.
Abenduaren 12an Jon Gurrutxagaren txanda izango da. Elgoibartarrak bere azken lana aurkeztuko du Goitibehera tabernan, 22:30ean.