Umeentzako tailerrak ere egin dituzte auzo desberdinetan
Busturiko Udalak abiarazi duen
Ez nahastu sailkatu kanpainaren azken batzar informatiboa egingo dute eguenean. Zakarrontzira sailkatu barik botatzen diren hondakinen frakzio organikoa, zabor poltsatik atera eta bereiztuta jasotzeko ahaleginak egiten ari da udala eta horretarako edukiontzi marroiak jarri dituzte herrian.
Kanpainaren berri emateko informazio puntuak jarri eta herri batzarrak egin dituzte azken asteetan, azken batzar informatiboa, berriz, eguenean izango dela zehaztu dute, 19:30ean, Altamira auzoko kultur etxean. Jakinarazi dutenez, etxeetako zabor organikoa sailkatzeko eta edukiontzi marroia erabiltzeko prest dauden herritarrak, eguenean bertan hartuko dituzte aipatu edukiontziak erabiltzeko giltzak, eta hori erabiltzeko beharrezko duten materiala.