Gernikak eta Bermeok berdindu egin zituzten asteburuan jokatutako partidak. Gernikak, esaterako, 0-0 berdindu zuen Beasain (Gipuzkoa) bigarren sailkatuaren kontra, Urbietan. Bermeok, bestalde, bana berdindu zuen Lagun Onak taldearen kontra, Itsas-Ganen.
Berdinketa lortuta, Gernikak laugarren postuari eutsi dio. Hain zuzen, 30 puntu dauzkate bertokoek, eta lehen hiru sailkatuak oso gertu dituzte: Portugalete hirugarren sailkatua puntu bakarrera, Beasain bigarren sailkatua bi puntura, eta Arenas liderra lau puntura.
Play-off postuetarako borroka, hall ere, garesti dago. Izan ere, sailkapenean Gernikaren atzetik diren taldeak ere oso hurbil daude. Zamudiok eta Zallak, adibidez, 29na puntu dituzte.
Bermeo bederatzigarren postutik hamargarrenera bajatu da asteburuan berdinduta. Kostaldekoek 23 puntu lortu dituzte hamasei jardunalditan.