Udalak aho batez onartu du emakumeen aurkako kasuak salatzeko mozioa
Emakumeak Abixan herriko taldeak mozioa onartzea oso positiboa eta aurrerapauso handia dela esan du. Herriko hainbat eragilek atxikimendua eman diote onartutako mozioariUdalbatzar berezian onartu zuen Mutrikuko Udalak emakumeen aurkako kasuak salatzeko...
Emakumeak Abixan herriko taldeak mozioa onartzea oso positiboa eta aurrerapauso handia dela esan du. Herriko hainbat eragilek atxikimendua eman diote onartutako mozioari
Udalbatzar berezian onartu zuen Mutrikuko Udalak emakumeen aurkako kasuak salatzeko Emakumeak Abixan taldeak aurkeztutako mozioa; onarpenarekin pozik agertu dira emakume taldeko kideak. «Guk aurkeztutako erabakiaren alde denek egin zuten, ez genuen aurkako boto batik jaso. Pozik gaude. Berria jaso orduko, denok txaloka hasi ginen».Mutrikun indarkeria kasuak saihesteko programa «beharrezkoa» zela adierazi zioten Mutrikuko Udalari Emakumeak Abixan taldeko kideek. «Etxean, kalean eta edozein lekutan gerta daitezkeen indarkeriazko jokaerak emakumeen gutxiezpeneko edo kontrolak eragindako ikuspegi ezberdinak saihesteko».
Hartu beharreko neurria
Egoera horien aurkako neurriak administrazioak hartu behar dituela iritzita, azken udalbatzarrean mozioa sartzea erabaki zuten.
Indarkeria kasuak gertatzen diren bakoitzean, gertatutakoa salatzera doan emakumeari babesa eta bermea eman behar zaizkio. Horrez gain, etxe guztietara orri informatiboak zabaltzea, herriko hezkuntza batzorde bat sortzea, tailerrak ematea, eta azkenik, parekidetasunaren inguruko urratsak ematea ere proposatu zuten.
Mozioa emakume taldeak sartu bazuen ere, beste hainbat taldek eta eragilek ere atximendua eman zioten: Zabiel eskulan taldea, Nagusilan, Anaiarte nagusien biltokia, Arte Eskola, Irakurle txokoa, Mutriku Zero Zabor, Dantza taldea, Goizeko Izarra antzerkizaleak, Goizeko Izarra ikastetxeko irakasle eta langileak, Goizeko Izarrako gurasoak, San Migel ikastetxeko irakasle eta langileak, Putzaka kuadrilla, Nahizunian kuadrilla, Mutrikuko Gazte Asanblada eta Mutrikuko Ernai.