Sailkapeneko bigarrenaren aurka lehiatuko dira Gernikako basurdeak
Denboraldiko 11. jardunaldia jokatuko du Gernika Rugby Taldeak, ohorezko mailan. Hain zuzen, bihar lehiatuko du neurketa, Valladolideko (Gazte eta Leon, Espainia) El Salvador taldearen aurka. Basurdeek, gainera, aurkariaren zelaian jokatu beharko dute,...
El Salvador taldea sailkapen orokorrean bigarren postuan da 41 puntugaz, gernikarrak seigarren postuan diren bitartean. Hamar partida jokatuta, bertokoek 24 puntu dituzte.
Lehia gogorra izango dute Gernika-Lumoko basurdeek, Valladolidekoek 10 partidutikbakarra galdu baitute. Gernikarrek, aldiz, bosna irabazi eta galdu dituzte.
Bosgarren sailkatuak (Bathco Rugby Club) Bizkaia Gernikak baino 8 puntu gehiago ditu, eta zazpigarrenak, aldiz, gernikarrek baino 6 puntu gutxiago.
Bertokoek joan den asteburuan lortu zuten denboraldiko bosgarren garaipena, Getxo Artea menpean hartuta. Basurdeek 19-16 irabazi zuten Urbietan. Getxok hartu zuen aurrea markagailuan, baina Bizkaia Gernikak ez zuen etsi, eta markagailuari buelta ematea lortu zuen.