Otzara bete elkartasun zotz egingo du Harrera elkarteak
Preso edo ihes eginda diren euskal herritarrei lagundu asmoz, elkartasun otzara prestatu gura dute, eta urtebarri egunean zozkatuko dute. Besteak beste, aske uzten dituzten presoak laguntzea dute helburu.Eupilako otzara» zotz egin gura du Gernika-Lumo...
Preso edo ihes eginda diren euskal herritarrei lagundu asmoz, elkartasun otzara prestatu gura dute, eta urtebarri egunean zozkatuko dute. Besteak beste, aske uzten dituzten presoak laguntzea dute helburu.
Eupilako otzara» zotz egin gura du Gernika-Lumoko Harerra elkarteak, Gabonetan. Horretarako, herritarren parte hartzea eskatu du, eta elkartasun keinu bat eskatu diete. Zozketarako txartelak erosiz parte har dezakete Busturialdeko herritarrek; eta, baita, otzara erraldoi hori osotzeko produktuak emanez. Horretarako, Gernika-Lumoko Juan Calzada kaleko 23. zenbakian izango dira, zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara. Han dituzte ikusgai otzara horretako produktuak.Zozketa urtebarri egunean egingo dute, 13:00etan, Arrien tabernaren aurrean. Txartelen salmentarekin batzen duten dirua presoak, iheslariak, eta kartzelatik ateratzen diren presoak laguntzeko izango da. «Izan ere, aurrerantzean, libre ateratzen diren presoek ez dute izango orain arte izan duten diru laguntza». Hain zuzen, 420 euroko laguntza jasotzen zuten bi urtean, kartzelatik kanpoko bizimodua bideratu ahal izateko.
Laguntza beharra
Beraz, preso dituzten herrikideen eskubideak urratu dituztela salatu du Gernika-Lumoko Harrera elkarteak, eta urraketa horri aurre egin nahi dio, elkartasun zozketarekin. «Egoera horretan daudenek laguntza behar dute, eta eurekiko elkartasuna erakustea da orain tokatzen zaiguna».