Muxikako Udalak bi etxebizitza emango ditu alokairuan
Gorozika eta Balendin Berriotxoa auzoetan dauden bi etxebizitza alokairuan emango ditu Muxikako Udalak. Hain zuzen, Gorozika auzoko 6 zenbakidun etebizitza eta Balendin Berriotxoako 25.ena dira alokatzeko dituenak.Gorozikakoan beheko eta lehenengo sola...
Gorozikakoan beheko eta lehenengo solairua izango ditu ditu alokairuan hartzen duenak (guztira, 85,5 metro koadro). Balendin Berriotxoa auzoko etxebizitza alokatzen duenak, berriz, beheko solairuko eskumako aldea hartuko du, (71,25 metro koadroko azalera du, gutxi gorabehera).
Etxebizitza biek sukaldeak eta bainu-gelak jarrita dituztela jakinarazi du Muxikako Udalak.
Baldintzak
Interesa duenak etxebizitza horiek ikusteko hitzordua eska dezake. Muxikan, gutxienez, orain 3 urtetik erroldatuta daudenek egin ahal izango dute alokairurako eskaera. Eskatzailearen baldintza sozialak eta ekonomikoak ere kontuan hartuko dituzte.
Alokairuaren zenbatekoari dagokionez, Balendin Berriotxoa auzoko etxebizitzaren alokairua 300 euro ordaindu beharko da, hilean. Gorozika auzoko etxebizitzarena, berriz, ez du zehaztu udalak. Jakinarazi duenez, etxea alokairuan hartzen duenaren diru sarrerek baldintzatuko dute prezioa.
Azken eguna, hilaren 18a
Etxebizitza bi horien alokairua lehiaketara atera ditu Muxikako Udalak, eta parte hartu gura duenak eskabide orria eta eskatutako dokumentuak aurkeztu behar ditu. Orria udalaren webgunean lor daiteke, eta hilaren 18a orduko aurkeztu behar da.