Mendibarren umorez jantziko da gaur
Koka-kola eta Barea antzezlana egongo da gaur, ikusgai, Berriatuko Mendibarren frontoian, 22:00etan, doan. Ikuskizuna Inazio Tolosa eta Ramon Agirre euskal aktore ezagunek eskainiko dute, Asier Sota eta haren laguntzailea Xabier Etxanizen gidaritzapean...
Koka-kola eta Barea antzezlana egongo da gaur, ikusgai, Berriatuko Mendibarren frontoian, 22:00etan, doan. Ikuskizuna Inazio Tolosa eta Ramon Agirre euskal aktore ezagunek eskainiko dute, Asier Sota eta haren laguntzailea Xabier Etxanizen gidaritzapean. Tolosak eta Agirrek Ray eta Nik showman paregabeen pertsonaietan sartuko dira. Biek euskal kantagintzan euren lekua aldarrikatuko dute.