Independentzia gaitzat hartuta ekimenak antolatu ditu Ernaik biharko
Independentziaren gaia gazteen artean zabaltzeko apustua egin du Ernaik, eta egitarau bat osatu dute biharko. 12:00etan Askapenaren eskutik Zer da TTIP? hitzaldia egongo da Azkue aretoan. 12:30ean, berriz, gazteen gunea jarriko dute Eskolapean, eta 13:...
Independentziaren gaia gazteen artean zabaltzeko apustua egin du Ernaik, eta egitarau bat osatu dute biharko. 12:00etan Askapenaren eskutik Zer da TTIP? hitzaldia egongo da Azkue aretoan. 12:30ean, berriz, gazteen gunea jarriko dute Eskolapean, eta 13:30ean argazki erraldoia aterako dute. Amaitzeko, 17:00etan, Erabalitzeko Eskubidea Espainiar Estatuan hitzaldia emango dute Gure Esku Dago eta ANC-ko kideek Azkue aretoan.