Hiru txakolin mota dastatzeko aukera egongo da Mundakan
Mundakak aurten ez du hutsik egingo, eta ohiturari eutsita, Txakolin Eguna ospatuko du bihar. Herri ezberdinetako hiru motatako txakolinak dastatzeko aukera edukiko dute bertaratutakoek. Txakolinaz gain, beste zenbait produktu ere egongo dira aukeran.1...
11:00etan hasiko da Txakolin Eguna. Ohi legez, Mundakako udaletxeko arkupeetan bilduko dira bai txakolin ekoizleak zein azoka txikian parte hartuko duten gainontzeko produktuen ekoizleak ere. Bakioko, Busturiko eta Iurretako ekoizleak joango dira euren produktuak eskaintzera.
Txakolinaz gain, bertaratzen direnek patea, gazta eta etxeko gozoak dastatzeko eta erosteko aukera ere izango dute. Taloa eta txorizoa ere eskuragarri egongo dira udaletxeko arkupeetan.