Eguraldi txarra dela eta, asteon arrantzuak gutxitu egin dira kofradian
Martitzenean, eguraldi hobeagaz, ontziek itsasoratzea erabaki zuten. Datorren astea amaitu orduko, baxurako ontzi gehienek geldialdi biologikoa hasiko duteIpar ekialdeako haizea zela eta, itsaso txarra egin zuen astelehenean. Eta horrenbestez, baxurako...
Martitzenean, eguraldi hobeagaz, ontziek itsasoratzea erabaki zuten. Datorren astea amaitu orduko, baxurako ontzi gehienek geldialdi biologikoa hasiko dute
Ipar ekialdeako haizea zela eta, itsaso txarra egin zuen astelehenean. Eta horrenbestez, baxurako arrantzaleek martitzenean ez zuten arrainik porturatu. «Denak portuan geratu ziren, eguraldia baretu arte», azaldu zuten kofradiako arduradunek.Martitzenean, eguraldi hobeagaz, ontziek itsasoratzea erabaki zuten. Eguaztenean, batez ere, sardina ekarri zuten; 15.000 kaxa sartu ziren. «Aspaldiko kopuruekin alderatuta, arrain gutxiago sartu da asteon. Txalupa asko euren jatorrizko portuetara bueltatu dira».
Garestiago
Tamainari dagokionez, kiloan 20 bat ale izan zituen eguaztenean porturatutako sardinak. Aurreko astean bandera ipini zutenez geroztik, gainera, prezioz ere, zer edo zer garestiago saldu zen: 63 zentimoan, bataz beste.
Atzo, ostera, goizaldean, 1.500 kaxa buzten baltz ekarri zituzten kamioian Santanderretik; hango itsasontzi batek bidali zuen arraina Ondarroara. Bataz beste, 74 zentimotan saldu zen.
Buzten baltzaz gain, goizean betandia eta eguerdian sardina porturatzea espero zuten kofradiako arduradunek.
Geldialdi ekologikoa
Atzo goizean mugimendu gutxi sumatzen zen portuan. Izan ere, abenduan itsasontzi asko gelditu egiten dira; datorren astea amaitu orduko, baxurako ontzi gehienak geldialdi biologikoa hasiko dute.