Jone Gallardo ondarrutarraren oleo erakusketa ikusgai dago Ondarroan
Martitzenean zabaldu zuten erakusketa, udal erakusketa aretoan, eta domekara arte egongo da zabalik. Ondarroako hainbat txokoren irudiak daude ikusgaiJone Gallardo ondarrutarraren oleo erakusketa dago ikusgai Ondarroako udal erakusketa aretoan domekara...
Martitzenean zabaldu zuten erakusketa, udal erakusketa aretoan, eta domekara arte egongo da zabalik. Ondarroako hainbat txokoren irudiak daude ikusgai
Jone Gallardo ondarrutarraren oleo erakusketa dago ikusgai Ondarroako udal erakusketa aretoan domekara arte. Besteak beste, ondarrutarrak margotutako herriko hainbat txokoren koadroak daude ikusgai erakusketan. «Azken urteetan landu ditudan hainbat behar daude ikusgai erakusketan», azaldu du Gallardok.Oro har, erakusketan ikusgai dauden koadroetan Ondarroako hainbat paisaia ikusi ahal direla azaldu du artista ondarrutarrak: Zubi Zaharra, Andra Mari eliza, Kofradia Zaharra, moila inguruak eta Kale Handiko inguruak, besteak beste. Denetan ere, herria Gallardoren begietatik irudikatuta azaltzen da.
Ordutegiari dagokionez, astegunetan 19:00etatik 21:00etara dago zabalik. Zapatuan eta domekan ordutegia zabalagoa da: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Gallardoren ibilbidea
Erakusketa martitzenean zabaldu zuten, eta oraingoz, herritarrak gutxinaka ari direla gerturatzen dio Gallardok. «Eguraldi txarragaz nekezago etortzen da jendea. Baina etorri, ari dira etortzen».
Gallardok urte asko daramatza margo munduan sartuta. «Bitxore Lakagaz hasi nintzen, eta gero gehiago sakondu dut. Asko margotzen dut».
Baina Gallardorena zaletasun bat baino gehiago da. Eta horren adibide dira gaur egun Gallardo ibiltzen diren lekuak. «Bilboko Berreginen Museora ere joaten naiz aste barruan, eta han ere hainbat lan egiten ditu. Gero, handik artisten lantegi batera joaten naiz». Horrela ba, aste erdia Bilbon pasatzen duela dio ondarrutarrak.
Zaletasuna zena haratago joan da Gallardoren kasuan. «Asko gustatzen zait margotzea. Herriko paisaiak, natura hilak, itsasontziak, eta horrelakoak dira niri margotzea gustatzen zaizkidanak».
Asteon erakusketa Ondarroan ipini badu ere, Getxo, Bilbo, Llanes (Asturias) eta beste hainbat lekutan ere erakutsi izan ditu bere arte lanak.
Eta erakusketan ikusgai dauden koadro guztiak salgai ere badaudela gaineratu du.
«Nahi duenak erosi aukera hori badauka». Berak mimoz egindako arte lan horiek saltzeak pena ematen dion edo ez galdetzerakoan, batzuk inoiz ez dituela salduko eta gordeta dituela gaineratu du. «Badaude batzuk, ondo-ondo gordeta ditudanak, eta horiek dira salduko ez ditudanak».
Ibilbide luzeko artista ondarrutarrak esku abilak ditu, bai eta irudimena ere. Ikusten duena, bere ikutua gehituta, paperera eroan eta egiteko hori polito egiteko gaitasuna dauka.
Horrela ba, herritarrek herriko sortzailearen lanak bertatik bertara ikusteko aukera daukate egun hauetan Ondarroako udal erakusketa aretoan.