Ikurrina omendu dute ekitaldi bereziagaz
«Euskal herritar guztien ikurra» dena omendu eta herriko erdigunean jarri zuten domekan etxebarritarrek. San Andres Eguneko meza ostean egin zuten ekitaldi berezia. Eskola aurretik kalejiran ekarri zuten ikurrina plazara, eta bertsoak bota eta dantza...
«Euskal herritar guztien ikurra» dena omendu eta herriko erdigunean jarri zuten domekan etxebarritarrek. San Andres Eguneko meza ostean egin zuten ekitaldi berezia. Eskola aurretik kalejiran ekarri zuten ikurrina plazara, eta bertsoak bota eta dantzan egin ondoren, txalapartaren doinuagaz igo zuten. Herriko nagusiena Ibarlotxa baserriko Juanita Zelaia eta herriko gazteena Mikel Iruguenpagate izan ziren ikurrina igotzearen arduradunak.