Igor Urresti ondarrutarraren aurkako auzia artxibatu dute
Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Igor Urresti ondarrutarraren aurkako auzia artxibatu du. Hain zuzen ere, hilaren 1ean artxibatu zuen kasua.Igor Urresti pozik dago kasua artxibatu dutenaren albistea jaso ostean; ez zuen ha...
Igor Urresti pozik dago kasua artxibatu dutenaren albistea jaso ostean; ez zuen halakorik espero: «Martitzenean deitu zidan abokatuak erabakiaren berri emateko. Albistea jaso eta gero, lasaitasun handia hartu dut». Gauzak ondo joango zirela pentsatzen zuen Urrestik, baina epaiketara joan beharra edukiko zuela uste zuen. «Epaiketarik ez dagoela jakitea sekulako albiste ona izan da».
Era berean, atxilotua izan zenez geroztik izan duen «babesa eta maitasuna» eskertu nahi izan ditu.
Ez dago deliturik
Kepa Manzisidor Igor Urrestiren abokatua ere «pozik» dago jasotako albisteagaz.
Auzia artxibatzearren, erabaki nagusia ez dela delitua aipatu du ondarrutarraren abokatuak. «Igor Urrestiri leporatzen zitzaiona, hau da, Kemen Urangari bere momentuan laguntzea, ez da kasu honetan delitua. Ez da ETAri laguntzen ari, baizik eta lagun bati. Hori dio laburbilduta autoak»
Bere garaian baldintzapean irten zuen kartzelatik Urrestik, 15.000 euroko bermea ordainduta. Fidantzan ipinitako diru kopurua hori bueltan jaso beharko duela azpimarratu du ondarrutarraren abokatuak.