Gaztelugatxerako sarbidea zabalik dago lanak amaitu ostean
Eusko Jaurlaritzako Kosta Mugapetik jakinarazi dutenez, zabalik da berriro, Gaztelugatxeko San Juaneko baselizara joateko sarbidea bost astez zarratuta egon ostean.Joan den neguko olatu denboraleek eragindako kalteak konpontzeko lanak egiten ibili dira...
Joan den neguko olatu denboraleek eragindako kalteak konpontzeko lanak egiten ibili dira, eta horiek bost astetan egin dituzte. Prentsa ohar bitartez azaldu dutenez, «eguraldi onak lagunduta, lanak aurreikusitakoa baino lehenago amaitu ahal izan dituzte; izan ere, sei asteko aurreikuspena egiten zuten hasiera batean».
2014ko otsaileko eta martxoko olatu denboraleen ostean, Gaztelugatxeko San Juaneko baselizara igotzeko eskaileretan zuloak agertu ziren. Horren eraginez, 100 metro kuadroko harri-horma berreraiki dutela jakinarazi dute, «bisitarien segurtasuna bermatu asmoz». Lanok egiteko 50.000 euroko inbertsioa egin dute.
Gaztelugatxeko sarbidea konpontzeko egin dituzten lanak, Espainiako Gobernuak joan den neguko denboraleek utzitako kalteak konpontzeko egin duen azken jarduketa izan da.