Euskararik onena, egiten dena
Euskal herritarron hizkuntza euskara dela eta erabili egin behar dela aldarrikatu dute, beste behin, bertoko hainbat herritan, Euskararen Nazioarteko Egunean.L ea-Artibaik, Mutrikuk eta Busturialdeak orainari eta etorkizunari euskaraz begiratzen diotel...
Euskal herritarron hizkuntza euskara dela eta erabili egin behar dela aldarrikatu dute, beste behin, bertoko hainbat herritan, Euskararen Nazioarteko Egunean.
L ea-Artibaik, Mutrikuk eta Busturialdeak orainari eta etorkizunari euskaraz begiratzen diotela erakutsi dute, beste behin ere, Euskararen Nazioarteko Egunean. Hala, egun bakarrean ezik, urteko egun guztietan ere euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko ekintza ugari egin zituzten atzo han eta hemen, euskararen alde.Euskararik onena, «egiten dena» dela adierazi zuten atzo, esaterako, Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako LH6ko ikasleek; alegia, «hobeto ala txartoago egin, garrantzitsuena euskaraz egitea» dela azaldu zuten, esketxen bitartez. Aurretik Argitxo zuekin kalejira hasi zuen Kamiñazpin aipatu herri ikastolak, hainbat adineko ikasleekin: Parke ondoan abestu zuten, eta ondoren, kalejiran atera ziren, Argitxo iratxoa lagun. Hala, Badi´s aurreko plazan, Kalekutzeko eskaileretan eta Alamedan abestu zituzten euskararen erabilera aldarrikatzeko kantak. Arratsaldean, berriz, danborrada egin zuten Ondarroan bertan, Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta. Makilak gogoz astinduta eskatu zuten gaztetxo zein nagusiek euskara erabiltzea eta zabaltzea.
Gernika-Lumon, berriz, Euskararen aldeko konpromisoak berretsi dituztenaren adierazgarri, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zituzten martitzenean. Gernika-Lumon, gainera, irakurketa eta euskarazko liburuen zabalkundea sustatze aldera, 11 orduko irakurraldian parte hartu zuten atzo hainbat lagunek.
Bermeok ere, Euskararen Egunagaz bat eginda, hainbat ekintza antolatu ditu; asko asteburuan egin zituen: Berba eta Kafea, ume jaio berrien liburuak banatzeko jaialdia, Eleizalde ikastolak antolatutako kalejira…
Beste hainbat herritan ere egin dituzte Euskararen Egunari lotutako ekintzak; datozen egunetan ere egongo da zer ikusi.