“Eupilako otzara” zotz egin gura du Gernika-Lumoko Harerra elkarteak, Gabonetan. Horretarako, herritarren parte hartzea eskatu du, eta elkartasun keinu bat eskatu diete. Zozketarako txartelak erosiz parte har dezakete Busturialdeko herritarrek; eta, baita, otzara erraldoi hori osotzeko produktuak emanez. Horretarako, Gernika-Lumoko Juan Calzada kaleko 23an izango dira, zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara. Han dituzte ikusgai otzara horretako produktuak.
Zozketa urtebarri egunean egingo dute, 13:00etan, Arrien tabernaren aurrean.