Axpeko eta Altamirako auzotarrekin batuko da Busturiko alkatea
2015. urterako aurrekontuaren zirriborroa egiten hasteko, auzotarrekin bilerak egin nahi ditu Busturiko Udalak. Hala, gaur eta bihar Axpe eta Altamira auzoetako bizilagunekin hitz egiteko aukera izango du herriko alkate Miren Fatima Malaxetxebarriak, h...
Aurrekontu parte hartzaileak bultzatzen dituela gogoratu du Busturiko udaleko gobernuak; horrela, «aurrekontuak denonak eta denontzat izan daitezen», adierazi dute.
2015. urteari begira lanean hasita daude; aurrekontuaren zirriborroa egiten hasteko, baina, herriko auzoek dituzten premiak ezagutu nahi dituzte lehenik eta behin.
Axpe auzoko bizilagunen txanda izango da gaur: 19:30ean egingo dute bilera udaleko arduradunek bertokoekin. Ordu berean batuko dira bihar Altamirako herritarrekin; eta horretarako, auzoko Kultur Etxean jarri dute hitzordua.
Eskaera eta proposamenak bilduta, lehenetsi beharreko gaiak lehenetsi ahal izango ditu Busturiko Udalak, eta 2015. urterako udal aurrekontuaren zirriborroa egiten hasteko aukera edukiko dute.