Urtero sasoi honetan egin modura, Sollube 707 mendizale taldeak jaiotza jarriko du Burgon. Horretarako, urtero legez, irteera antolatu dute domekarako.
Ohiturari eutsita, Gabon sasoiari hasiera emateko, Sollube 707 mendizale taldekoak Burgora irteera egingo dute, eta han jaiotza jarrita bueltatuko dira herrira. Hala eta guztiz ere, irteera hori ez dute bakarrik egin nahi eta herritarrak irteera horretan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Izan ere, aurreko urteetan asko izan dira Burgora joaten animatu izan diren umeak eta nagusiak.
Sollube mendizale taldeko kideekin batera domekan Burgora joan nahi duten horiek guztiek 09:00etan egon beharko dute Taraska enparantzan, handik abiatuko baitira. Jaiotza jarri ostean, bertaratutako guztiek sabelak betetzeko aukera izango dute txistorradarekin. Euria egingo balu, Mañuko frontoian egingo luketela jakinarazi dute.