Gernika-Lumoko abenduko azoka berezian karakolak eta ardoa dastatu ahal izango dituzte zapatuan (abenduak 6) Merkatu plazara bertaratzen direnek. Ohi bezala, gainera, bertoko baserritarren, okinen, artisauen, eta zenbait elkarteren produktuak izango dira salgai. 10:00ak aldera zabalduko dute azoka.