Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa, Gernika-Lumon
Gaur (abenduaren 3a) Euskararen Eguna dela eta, zenbait ekintza egingo dituzte eskualdean. Hala, euskararen garrantzia nabarmenduko dute bertoko herrietan.
Gernika-Lumoko herritarrak, esaterako, hasi dira Julen Gabiriaren
Han Goitik itsasoa ikusten da liburua irakurtzen. Bertoko bizilagunek 09:00etan hasi dute irakurraldia, eta 20:00ak aldera arte iraungo du. Liburuaren azken pasartzeak, gainera, idazleak berak irakurriko ditu. Irakurraldia amaitzean kopaua izango da bildutakoentzat.
Bermeon ere, Euskararen Eguna izango dute gogoan. Bermeon, esaterako, Kalinpan ikastetxeetan izango da, eguna girotzen laguntzeko. Antzerkia, tailerrak, jokoak, ipuinak, eta kultur ekintzak ere egingo dituzte ikastetxeetan. Modu berean,
.eus domeinua aktibatu zuen udalak.
Atzo, berriz, Euskararen aldeko konpromisoak berretsi dituztenaren adierazgarri, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zituzten Gernika-Lumon. Guztira, 38 dira Busturialdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten elkarte, erakunde, enpresa edo taldeak.
Bermeon, Eleizalde ikastolak antolatutako kalejira
Bermeon, bestalde, asteburuan egin zituzten euskarari lotutako hainbat eta hainbat ekintza: tartean, berba eta Kafea saioa, ume jaioberrien liburuak banatzeko ekitaldia, Eleizalde ikastolak antolatutako kalejira…