Surflariak Mundakako ezker olatuan
Hainbat surflari izango dira egunotan Mundakako ezker olatuan surfean ariko direnak. Izan ere, lehiaketa bi izango dira jokoan. Abenduaren 8a eta 14a bitartean, Europako sub-16 kategoriako surflari onenak izango dira lehian. Hain zuzen ere,
Rip Curl Grom Search lehiaketaren finala izango baitute jokoan. Bestalde, abenduaren 13an eta 14an, 2014ko
Euskaltel Euskal Surf zirkuitua jokatuko da Mundakako uretan.
Nazioarte mailako lehiaketa da abenduaren 8tik aurrera jokatuko dena;
Rip Curl Grom Search lehiaketako finala, hain zuzen ere. Horretan, Europako sub-16 kategoriako surflari onenak izango dira lehian. Jakinarazi dutenez, hamar mutil eta zortzi neska lehiatuko dira eta aste oso batez izango dira Mundakan, familiekin.
2014ko Euskaltel Euskal Surf Zirkuituaren azken proba, berriz, abenduaren 13an eta 14an jokatuko da Mundakako ezker olatuan, baita ere. Open zirkuitu bakarra eta guztiei irekitakoa da proba hau.
Kirol eta turismo baliabide
Mundakako Udaletik gogorarazten dutenez, negua da Mundakako ezker olatuan surf egiteko sasoirik onena. Ezker olatua, gainera, kirol baliabide izateaz gain, «Mundakarentzat turismo baliabidea ere bada eta neguan ere turismoa erakartzea ahalbidetzen die».
Bestalde, udaletik azaldu legez, «surf lehiaketek Mundakako garapen ekonomikorako lagungarriak dira eta herriko dinamizazio soziala eta turistikoaren alde egiten dute».