Pasealekuko komunak erabilgarri daude
Berritzeko eta egokitzeko lanak egin ostean, barikuan inauguratu zituzten Pasealeku azpiko komun publikoak. Hezetasunen eta itoginen arazoak konpondu dituzte, eta estalkiaren forjatua sendotu egin dute. Barrutik ere, komunak eurak eta ekipamendua berri...
Berritzeko eta egokitzeko lanak egin ostean, barikuan inauguratu zituzten Pasealeku azpiko komun publikoak. Hezetasunen eta itoginen arazoak konpondu dituzte, eta estalkiaren forjatua sendotu egin dute. Barrutik ere, komunak eurak eta ekipamendua berriak dira. Gainera, bai nesken zein mutilen komunetan umeen aldalekuak ipini dituzte. Lanok egiteko 50.000 euroko aurrekontua izan du Gernika-Lumoko Udalak. Komunak inauguratu ostean, bi abesti kantatu zituen Gernikako Adinekoen abesbatzak.