Mendizale ugari, Ondarroako mendi astean
XIV. Mendi Astea hartu du egunotan Ondarroak Aurrera Mendi Taldearen eskutik. Azaroaren 21ean Dejame vivir dokumentala proiektatu ostean, barikuan Iñaki Arantzamendi eskalatzaile ondarrutarraren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten Kofradia Zaharrea...
XIV. Mendi Astea hartu du egunotan Ondarroak Aurrera Mendi Taldearen eskutik. Azaroaren 21ean Dejame vivir dokumentala proiektatu ostean, barikuan Iñaki Arantzamendi eskalatzaile ondarrutarraren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten Kofradia Zaharrean bildutako ia 20 bat lagunek. Espainiako eskalada taldean aritzeko aukera eduki du Arantzamendik, eta bere ibilbideaz eta esperientziaz aritu zen egun horretan. Zapatuan, berriz, Ondarroako boulderrean gora eta behera ibiltzeko aukera eduki zuten Bizkaiko hainbat ume eta gaztek. Domekan, azkenik, mendira joateko batu ziren Ondarroa eta inguruko mendizaleak. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, 50 bat lagun bildu ziren. Mendizale horien aitorpen gisa, sari batzuk ere banatu zituen Aurrera Mendi Taldeak, ohitura den legez.