Lehenengo Erroak loran jaialdiak ehunka berriatuar batu ditu frontoian
300 lagun inguru batu dira bazkaltzen. Joseba Arregirentzat eta Berriatuko Eliz Abesbatzarentzat izan dira Goikolau sariak, jaialdi jendetsu eta arrakastatsuanErroak Loran jaiak herritartasuna bultzatzea zuen helburu. Eta halaxe izan da. Erantzuna seku...
300 lagun inguru batu dira bazkaltzen. Joseba Arregirentzat eta Berriatuko Eliz Abesbatzarentzat izan dira Goikolau sariak, jaialdi jendetsu eta arrakastatsuan
Erroak Loran jaiak herritartasuna bultzatzea zuen helburu. Eta halaxe izan da. Erantzuna sekulakoa izan da. Mendibarren frontoia bete egin zen zapatuan. «Giro oso ona eduki genuen. Espero baino erantzun onagoa jaso genuen, gainera», azaldu dute antolatzaileek.Lehenengo jaia «positiboa» izan dela nabarmendu dute, eta berriro errepikatuko dutela espero dute. «Proba bat egiteko apustu bat egin genuen, eta gustura geratu gara emaitzagaz».
Indar jana egin eta erromeriagaz hasi aurretik, Goikolau sariak banatu zituzten. Goikolau kultur elkarteak herriko talde eta norbanakoei egiten duten lanari esker ona eman nahi izan zion.
Joseba Arregi Altxu zaharrarentzat izan zen Goikolau sari nagusia. «Bizi guztia herriaren alde beharrean egon delako eman diogu saria. Horrez gain, herriko ereserkiak ere berak sortuak ditu». Hunkituta jaso zuen Arregik saria.
Goikolau talde saria, ostera, azken 30 urtean kantuan eman dituen Berriatuko Eliz Abesbatzak jaso zuen.