Gernika-Lumoko Ibarrako industriagunea birgaitzeko eta Muxikako industrialdea egiteko urratsak ematen jarraitzeko eskatu du Eusko Alderdi Jeltzaleak Gernika-Lumoko udalbatzarrean. Mozioa aurkeztu zuen joan den astean, eta onartu egin du udalbatzak, aldeko 10 botorekin. Izan ere, EH Bilduren zinegotziek boto partikularra eman zuten. Mozioaren alde egin zuten bostek, kontra hiruk eta abstenitu egin ziren beste hiru.
Hala, Busturialdeko Industrialdea erakundeari eskatu diote Ibarrako industriagunea eskualde industrialde bilakatzeko izan ditzakeen aukerak aztertzeko.
Horrez gain, bigarren eskaera bat ere egin diote Busturialdeko Industrialdea erakundeari. Hain zuzen, Muxikako Miango-Agerri-Untxeta poligonoa garatzeko pausoak ematen jarrai dezala eskatu dio Gernika-Lumoko udalbatzak, eta industrialde hori eskualde mailakoa izan dadila ere eskatu du EAJk.