Gernikak berdindu egin du asteburuan, eta Bermeok irabazi
FUTBOLA // Hirunako berdinketagaz amaitu zen Arenasek eta Gernikak Getxon jokatutako partida. Garaipena poltsikoan izan zuten gernikarrek, baina azken minutuetan egin zien ihes. Getxokoek joko hobea egin zuten, baina gernikarrek ezin hobeto aprobetxatu...
FUTBOLA // Hirunako berdinketagaz amaitu zen Arenasek eta Gernikak Getxon jokatutako partida. Garaipena poltsikoan izan zuten gernikarrek, baina azken minutuetan egin zien ihes. Getxokoek joko hobea egin zuten, baina gernikarrek ezin hobeto aprobetxatu zituzten izandako aukerak. Bermeokoek, berriz, partida zaila zuten, baina primeran erantzun zuten. Portugalete partidarik galdu barik heldu zen asteburuko partidara, baina Bermeok hobeto jokatu zuen. Azkenean 1-2 irabazita, kostaldekoak bederatzigarren jarri dira sailkapen orokorrean.