'Gernika garretan' obraren antzezleak batu gura dituzte
GERNIKA-LUMO // Gernikako bonbardaketaren urteurrenari begira, azken urteetan bezala, herri antzerkia prestatu gura dute 2015erako ere. Hala, egun horretan antzeztu beharrekoa prestatzen hasteko, Gernika sutan edo Gernika garretan emanaldietan antzezle...
GERNIKA-LUMO // Gernikako bonbardaketaren urteurrenari begira, azken urteetan bezala, herri antzerkia prestatu gura dute 2015erako ere. Hala, egun horretan antzeztu beharrekoa prestatzen hasteko, Gernika sutan edo Gernika garretan emanaldietan antzezle izan direnak batu gura dituzte. Hain zuzen, gaur bertan batzeko deialdia egin diete antzezleei antolatzaileek. Jakinarazi dutenez, antzezle izan diren edo izan gura duten guztiek udal-errolda lokal zaharrera (Bakearen museoaren ondoko lokalean) joan beharko dute gaur, 19:30ean.