Gaur hasiko da hirugarren adineko zentroen aste kulturala
Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra elkartea aste kulturalean murgilduta da egunotan. Gaur, bihar eta etzi, hirugarren adinekoen aste kulturala egingo dute, zortzigarrenez. Gernika-Lumoko elkarteak zabalduko du egitaraua, eta gaur antzeztuko du prestatu...
Solo sera una noche obra izango da Gure Arbola Zaharrak aurten taularatuko duena. Mila Artetxe izango dute zuzendari, eta Gure Arbola Zaharrak jarriko dio musika, Juan Mari Kaltzadaren gidaritzapean.
Beste bi antzezlan
Abenduaren 3an Zumarragako Gure Txoko zentrokoak izango dira taula gaineran, Apeles y el tio Juanillo antzezten. Abenduaren 4an, berriz, Etxebarri Goikoako jubilatuen zentroko taldeak Cuatri historias cortas antzezlana ekarriko du Elai-Alai aretora. Saio guztiak areto horretan izango dira, 17:00etan.