Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Politika

Bideguren izango da berriz ere EH Bilduren Bermeoko alkategaia

EH Bilduk Idurre Bidegurenen alkategairako aurkezpena egin zuen zapatuan Bermeon egindako ekitaldian. Herritarren eta udal gobernuaren babesa izan zuen Bidegurenek. 2011tik gaur egun arte, Bilduren erronkak «bermeotarren beharrizanei erantzutea eta Be...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Bermeo
2014/12/02
EH Bilduk Idurre Bidegurenen alkategairako aurkezpena egin zuen zapatuan Bermeon egindako ekitaldian. Herritarren eta udal gobernuaren babesa izan zuen Bidegurenek. 2011tik gaur egun arte, Bilduren erronkak «bermeotarren beharrizanei erantzutea eta Bermeoko etorkizuna lantzea» izan direla azaldu zuen egungo alkateak.

Une «onak zein txarrak» bizi izan dituztela gogorarazi du Bidegurenek, guztietatik, baina, «zerbait berria» ikasi dutela aipatuta: «Elkarlana eta partaidetza oinarri izanik, egoera ezberdinei ahalik eta hoberen erantzuten saiatu gara». Bestalde, «zailtasunak zailtasun, oztopo guztiei aurre egin dietela» azaldu du. «Arazoak ez ditugu aukeratzen, baina bai horren aurrean izan beharreko jarrera. Gurea argia izan da: irtenbideak bilatu eta aurrera begiratu».

Partaidetza bultzatu

«Alderdikeriak» alde batera utzita, politika egiteko beste modu bat izan dute eredu Bidegurenen arabera: «Herriaren interesagatik eskua luzatu dugu elkarlanerako». Bilduren helburuak hurrengoak izan eta izango direla aipatu du: «Tokiko garapena bultzatzea, desoreka sozialei aurre egitea, herritarren ongizate maila hobetzea, herritar guztiak kulturaren jabe eta parte izatea eta antolamendu modernoa». Esparru horietan dagoeneko «asko» egin dutela zehaztu badu ere, «oraindik asko dutela egiteko» gaineratu du, «eta hori, beti ere, herritarren eskutik» egingo dutela aipatuta.

Hala, herritarren partaidetza sustatzen jarraituko dutela esan du, «gardentasunaren eta komunikazioaren aldeko apustua» egiten jarraituko dutela azalduta. Izan ere, «herritarren parte hartze aktiboagaz, antolakuntza modernoa dute erronka nagusi». «Politika egiteko beste modu bat» abiarazi dutela dio, «jarraipena izatea» nahiko luketela adierazita.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.