Abenduak 1, Amaitu Daigun Hasitakoa
1981. urteko ekainean diagnostikatu zen HIESAren lehenengo kasua munduan. Ordutik hona, ia 78.000.000 pertsona bizi izan gara GIB/HIESArekin munduan, eta haietako 41.000.000 hil dira dagoeneko. Zoritxarrez, Euskal Herrian ere sufritu izan dugu pandemia...
Urterik urtera eta egun honetan gogoratzen ditugu askok Hiesaren aurka borrokatzeko izan duten grina, eta, zelan ez, gabeziak, arazoak, baina baita lorpenak ere. Urrun geratu dira urte beltz haiek, gure lagun asko eta asko, hil zirenak inolako tratamendurik jaso barik edo bakardadean. Egun, gobernuz kanpoko erakundeen zein boluntarioen lanari esker, egoera oso ezberdina da. Agian, gogoratu behar da baita, gure mundu osoan egindako «presioari» esker beste gaixo batzuen aldean asko inbertitu dela Hiesaren ikerketan. Halere, UNAIDS erakundeak emandako datuen arabera, nahita prebentzio neurriak martxan izan eta tratamenduak ezagunak izan, oraindino jende asko kutsatzen da, esate baterako, iaz 2.400.000 lagun eta haieritako asko, herri ez garatuetan.
Baina egia bada ere kutsatu berrien kopurua handia dela, argi dago, urtetik urtera kutsatu berrien kopurua beherantz doala. Horrexegatik, kontuan izanda eskura dauzkagula tratamenduak, birusa detektatzeko egiten dira frogak zehatzak direla eta prebentzio neurriak martxan jartzeko ez dagoela inongo aitzakiarik, aurreikusten da, beste urrats bat gehiago ematea, HIESAren pandemiari amaiera emateko, 2030. urtea jartzea helburu modura. Horrela, premiazkoak dira lehentasun batzuk finkatzea:
1. GiB/HIESAren frogak, herritar guztiak izatea eskura. Honela, egun, 19.000.000 lagunek ez dakitenak GIB/HIESArekin bizi direla, jakingo dute euren egoera zein den.
2. Gaur egun dauden tratamenduak pertsona guztien eskura izatea, bizi kalitatea eta bizi esperantza hobetzeko.
3. Etorkizuna bermatzeko, haur guztiek izatea tratamendua. Egun, bakarrik haur kutsatuen %24ak hartzen dutelako tratamenduren bat.
Beraz, ona da UNAIDS erakundeak emandako gomendioak kontuan izatea, eta nola ez, egunero adieraztea elkartasuna GIB/HIESArekin bizi diren guztiei eta hildakoei, horretarako, gogora dezagun, lazo gorria ikur bat baino gehiago, borroka eredugarri baten ikurra dela. Jar dezagun soinean!