Barikuan egin zuten Astran, bigarren urtez,
Bat ez da gitxi ekimena, Angolako umeak lagundu asmoz. Fiakunek ipini zion musika jaialdiari, eta, guztira, 1.200 euro batu dituzte antolatzaileek. Dirua Angolan misiolaria den gernikar bati emango diote, hango familiak laguntzeko. Laura Barinagarrementeria da bera, eta 37 urte daramatza Afrikako herrialde hartan. Amentzako eta umeentzako zerbitzu batean dabil misiolari, eta 100 eta 110 lagun artean artatzen dituzte egunero.