Elkarte, talde, enpresa, ikastetxe… Hainbat ate joko ditu aste honetan Jone Libre! plataformak, elkartasun mezuak batzeaz gain, konpromisoak eskatzeko. Abenduaren 5a bitartean, aste osoko dinamika diseinatu dute, eta parte hartzea ezinbestekoa dela esan du plataformak. Horretarako, aste honetako agenda egin, eta berau aurrera eramateko laguntza eta konpromisoa eskatu du. Astrako sarreran izango da ikusgai.
Besteak beste, Infogunea ipiniko dute egunero. Merkatu plazan izang dira gaur, 13:00ak bitartean, eta bihartik ostegunera Merkurio iturriaren aurrean izzango dira, informazioa zabaltzen. Arratsaldeetan, berriz, elkarretaratzea egingo dute, 18:00etan, Merkurio aurrean.
Azken egunetan hainbat eta hainbat dira Jone Amezagaren kontrako neurria salatu eta helarazi dizkioten elkartasun mezuak: elkarte, talde, norbanako eta jende ezagun askok zabaldu dute Amezagaren aldeko mezua. Nazioartetik ere heldu izan dira mezuak, Mexikotik, esaterako.
Jone Amezagak berak ere elkartasun keinu eta konpromiso horiek guztiak eskertu ditu,
bideo batean.