Martitzen, egauzten eta eguenean, hirugarren adinekoen aste kulturala egingo dute, zortzigarrenez. Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharrak elkarteak zabalduko du egitaraua, eta gaur antzeztuko du prestatutako obra.
Solo sera una noche obra izango da Gure Arbola Zaharrak aurten taularatuko duena. Mila Artetxe izango dute zuzendari, eta Gure Arbola Zaharrak jarriko dio musika, Juan Mari Kaltzadaren gidaritzapean.
Beste bi antzezlan
Abenduaren 3an Zumarrarako Gure Txoko zentrokoak izango dira taula gaineran, Apeles y el tio Juanillo antzezten. Abenduaren 4an, berriz, Etxebarri Goikoako jubilatuen zentroko taldeak Cuatri historias cortas antzezlana ekarriko du Elai-Alai aretora. Saio guztiak areto horretan izango dira, 17:00etan