Zabor bilketa zerbitzuko bi langileren kaleratzea salatu du LABek
Lea-Artibai Amankomunazgoko zabor bilketa zerbitzu publikorako lan egiten duten bi langile kaleratu dituztela salatu du LAB sindikatuak. Enpresa pribatuak kudeatzen du zerbitzua eta beste langileek dituzten lan baldintzak ere «ez errespetatzeko mehatx...
Zaborra biltzeko zerbitzua enpresa pribatu bati esleitu zion Amankomunazgoak. Baina, LABen esanetan, aurreko astean, zebitzua beteko duen enpresa aldatu egin zen eta bi langile kaleratu zituen. Horrez gain, enpresa berriko arduradunek orain arte langileek izan duten lan hitzarmena ez dutela aplikatu nahi azaldu dute sindikatukoek. Egoera horren aurrean, zerbitzu baten kudeaketa enkantera atera behar duenean gutxiengo batzuk bermatu behar direla esan dio sindikatuak Amankomunazgoari, eta kaleratutako langileak berriro ere euren lanpostuetara bueltatzea exijitu. «Zabor bilketa berebiziko zerbitzua da eta langileen prekarietatean oinarrituz ezin da kalitatezko zerbitzurik eskaini», esan dute.