Presoei egunkariak bidaltzeko diru bilketa egingo dute Ondarroan
Preso bat, egunkari bat egunero! Bete hutsalapikoa! egitasmoa martxan ipini dute hainbat herritarrek Ondarroan.Hain zuzen ere, gaur ipiniko da martxan egitasmoa.Lehen diru bilketa ekimena Kalekutzean egingo da 11:00etatik 14:00etara.Egitasmoaren antola...
Hain zuzen ere, gaur ipiniko da martxan egitasmoa.Lehen diru bilketa ekimena Kalekutzean egingo da 11:00etatik 14:00etara.
Egitasmoaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, hurrengo asteetan ere, egitasmoari bultzada emateko, beste hainbat diru bilketa egingo dira abenduaren 5ean, 12an eta 19an, 11:00etatik 14:00etara, Kalekutzean.
Egitasmo honegaz, 2015ean preso dauden ondarrutarrek egunero euskal prentsa jasotzea dute helburu, «hemengo berriez ondo informatuta egon daitezen».
Futbol partidako sarrerak
Abenduaren 28an Euskal Herria eta Herrialde Katalanen arteko futbol selekzioek partida jokatuko dute San Mamesen.
Herritarrek partidarako lau sarrera zozkatuko dituzte. Sarrerak herriko tabernetan salgai daudela jakinarazi dute.
Zozketa abenduaren 27an Kalekutzeko eskaileretan egingo da 14:00etan. Zozketaren egunean, bina sarrerako bi zozketa egingo dira; lau sarrera zozkatuz guztira.