PERUrEKIN elkarteak bigarren eskuko azoka egingo du bihar
PERUrEKIN gobernuz kanpoko erakundeak bigarren eskuko azoka egingo du bihar, Ondarroako Alamedan. Azoka 10:00etan zabalduko dute; euria egingo balu, azoka udal erakusketa aretoan egingo da, iaz modura.Astelehenean hasi ziren elkarteko kideak udal eraku...
Astelehenean hasi ziren elkarteko kideak udal erakusketa aretoan herritarrek eroandako materiala jasotzen, eta herritarrek gaur dute behar ez dituzten eta erabilgarri dauden gauzak eramateko azken eguna. «Jendeak etxean erabiltzen ez dituen eta egoera onean dauden gauzak biltzen ari gara», azaldu du Amagoia Monasterio taldeko kideak.
Azokan batzen den diru guztia Perura bidaliko dute, hango proiektuak bultzatzeko.