Liderra eta bigarren sailkatua izango dituzte aurkari bertoko taldeek
Hirugarren mailan jokatzen duten Busturialdeko futbol taldeek partida gogorrak izango dituzte asteburuan. Gernikak, esaterako, Arenas liderraren kontra jokatuko du, bihar, 17:00etan, Getxon. Bermeok, bestalde, Portugalete bigarren sailkatuaren kontra n...
Gernikarentzat asteburu oso garrantzitsua izan daiteke, garaipena lortuz gero, lidertzatik bi puntura jarriko lirateke-eta, play-offetarako hautagaitza sendoa aurkeztuz. Izan ere, aldeak oso txikiak dira hirugarren mailako sailkapenaren goikaldean.
Arenas lehenengo da sailkapenean 33 puntugaz, eta gertu-gertutik jarraitzen dio Portugalete bigarren sailkatuak 30 puntugaz. Gernikarrak, berriz, hiruga- rren dira, 28 puntu lortuta. Hirugarren mailan, gol gutxien jaso dituzten taldeak dira Gernika eta Arenas dira. Hala, neurketa orekatua eta borrokatua izango da asteburukoa.
Bermeo, 11. sailkatua
Bermeok, aldiz, gorako joeran jarraituko luke, asteburuan Portugaleteri irabazita. Garaipena lortuz gero, sailkapenaren lehen erdian jarriko litzateke lehen aldiz, 2014-2015 denboraldian. Gainera, Gernikari mesede ikaragarria egingo liokete kostaldekoek. Gaur gaurkoz, Bermeo 11. sailkatua da, 19 puntugaz.