Lekitto Bedarrak Usotegiko ortuak mantenduko ditu bihar
Beste aste batez, Lekitto Bedarrak Usotegi parkean auzolanean jarraitzeko hitzordua ipini du: 09:00etatik 12:30era egongo dira bihar taldeko kideak parkean. Ortua mantentzeaz gain, parke kanpoko lorontziak ere aitzurtuko dituztela jakin eragin dute.Tom...
Tomate hostoak kentzea eta eroritako hostoak kentzea ere biharko zereginetako batzuk izango dira. Baina, horrez guztiaz gain, parkean dauden harrizko eskailerak ere konponduko dituzte Lekitto Bedarreko kideek.
Taldeko kideek hitzordua herritar guztiei begirakoa dela gogora arazi dute. «Egun ona alkarregaz pasatzeko gonbidapena egiten dugu».