Jone Amezagaren alde, konpromiso dinamika berria hasiko dute gaur
Errigoitiko gaztea atxilotzeko agindua haren kontrako erasoa dela salatu dute. Ertzaintzak auzi honetan izan duen jokabidea ere salatu du Jone Libre! plataformakJone Amezaga Errigoitiko gaztea atxilotzeko aginduaren aurrean, konpromisoak eskatu ditu Jo...
Errigoitiko gaztea atxilotzeko agindua haren kontrako erasoa dela salatu dute. Ertzaintzak auzi honetan izan duen jokabidea ere salatu du Jone Libre! plataformak
Jone Amezaga Errigoitiko gaztea atxilotzeko aginduaren aurrean, konpromisoak eskatu ditu Jone Libre! plataformak. Dinamika bat jarriko dute martxan, eta horretarako, gaurko asanblean parte hartzeko dei zabala egin dute. Astran batuko dira, 18:30ean.Agerraldi jendetsua egin zuten atzo arratsaldean, Gernika-Lumoko Foru plazan. Bertan bildutako ehunka lagunek Amezagarekiko elkartasun adierazpideak Busturialde osoan zabaltzeko deia egin zuten. «Gure geroa erabakiko badugu, ezinbestekoa da elkar babestea eta elkar laguntzea. Kartzelak hustu eta kaleak betetzeko garaia da, eta oraingoan, Jone babestea dagokigu».
Hori dela eta, elkartasunetik konpromisorako jauzia egiteko eskatu diete eskualdeko herritarrei.
Iraganeko mamuak
Herritar denen konpromisoa eskatu dute, «guztiok geure garautxoa ipini dezagun». Bakoitzak bere esparruan lan egin dezala eskatu du Jone Libre! plataformak: «bere eremu eta txikitasunetik, ikastetxeetan, kalean, lantegietan, komertzioetan, lagunartean… egin dezagun gure ekarpena».
Elkartasun hori kolore laranjarekin irudikatu gura dute, gainera: Busturialdea laranjaz jantzi nahi dugu, eta datozen egunetan eragile eta norbanako ahalik eta gehinenengana heldu gura dugu, elkartasuna konpromiso laranjaz janzteko gonbidapena egiteko».
Jone Amezagaren kartzeleratzea saihestu egin behar dela esan zuten atzoko agerraldian, «ezin dezakegu onartu beste inor ere kartzeleratzerik».
Zentzu horretan, Euskal Herrian garai berriak heldu diren arren, batzuk iraganeko mamuak berreskuratu nahian dabiltzala salatu zuten atzo. «Herri honek bere geroa erabaki behar du, eta erabakiko du; baina, horretarako, gazte konprometituak ezinbestekoak dira,e ta Jone horren adibide garbia dugu. Hori al da Jone espetxeratzeko, kaletik ezkutatzeko eta konpromisotik urruntzeko arrazoia?», galdegin zuten.
«Fartsa»
Jone Amezagaren kontrako auzian Ertzaintzak izan duen jarrera ere salatu zuten atzo udaletxe aurrean bildu zirenek. Herenegegun izan zuten Jone Amezaga atxilotzeko aginduaren berri, eta hori, «fartsa honen» azken kapitulua dela esan zuten. Orain bi urte epaitu zuten errigoitiarra, pankarta bat jartzeagatik». Muntaia polizial batean oinarritutako epaiketa bera fartsa baten moduan ulertu genuen, eta espetxeratzeko agindua eman duen Espainiako Auzitegi Gorenaren ebzapena ere termino horietan kokatzen dugu».
Amezagaren aurkako eraso horren barruan, gainera, herenegungo Ertzaintzaren esku hartzea salatu dute. «Hasiera batean, hamar eguneko epea jarri zion epaileak Jone Amezagari, espetxean aurkezteko. Eta, denon harridurarako, atxilotzeko agindua eman zuten handik gutxira, Ertzaintzak egindako kudeaketa baten ondorioz». Amezagaren aurkako auzian, Ertzaintzak prozesua azkartzeko «bereak eta bi» egin dituela esan zuten atzo. «Bilatzeko eta atxilotzeko agindua ere Ertzaintzaren eskaeraz eman dute».
Hurrengo egunetarako ere mobilizazioak iragarri dituzte. Izan ere, Jone Libre! plataformak ohartarazi duenez, Amezaga edozein unetan atxilotu dezakete. Atzo haren bila joan zen Ertzaintza, bere etxera, baina ez zuten han aurkitu.