Gabon Saria, jokoan
Asteburuan hasiko da jokatzen Markina-Xemeingo frontoi nagusian Gabonetako zesta-punta txapelketa. Bost mailatan jokatuko da, eta sei bikote ariko dira bakoitzeanGabon Saria zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan, Uni frontoian. Gaur be...
Asteburuan hasiko da jokatzen Markina-Xemeingo frontoi nagusian Gabonetako zesta-punta txapelketa. Bost mailatan jokatuko da, eta sei bikote ariko dira bakoitzean
Gabon Saria zesta-punta txapelketa jokatzen hasiko dira asteburuan, Uni frontoian. Gaur bertan jokatuko dira lehen eta bigarren mailetako lehenengo partiduak, eta bihar, berriz, elite mailako pilotariak aterako dira kantxara.Bost mailatan jokatuko da aurten Gabonetako txapelketa: elite mailan, lehen mailan, bigarren mailan, hirugarren mailan eta umeen mailan. Kategoria bakoitzean sei bikote ariko dira norgehiagokan bi taldetan banatuta. Talde bakoitzeko bikote guztiak elkarren aurka neurtuko dira, eta horietatik bik lortuko dute aurrera jarraitzea, beste bikotea, berriz, txapelketatik kanpo geratuko da. Ondoren, gurutzatu egingo dira aurrera jarraitzen duten bikoteak, hau da, talde bateko lehenengoak beste taldeko bigarrenaren kontra jokatuko dute, eta alderantziz.
Markina-Xemeingo pilotariez gain, Berriatuko, Mutrikuko eta Gernika-Lumokoek ere hartuko dute parte txapelketan.
Barikuan 16:45ean hasiko dira partiduak. Lehenengo laurak Bizkaiko Txapelketakoak izango dira, eta ondoren hasiko da Gabon Saria. Bigarren mailakoek jokatuko dute lehen partidua. Koxme eta Txomin eta Urri eta Ibar aterako dira kantxara. Lehen mailako partidua jokatuko da ondoren, Ibai eta Mandi II eta Iruta eta Elkoro Ien artean. 2. mailako beste partidu batek emango dio amaiera barikuko saioari. Mandiola eta Aizpi eta Goenaga eta Andonegiren artekoa izango da norgehiagoka.
Zapatuan, 10:15ean hasiko dira partiduak. Lehenengoa Aimar eta Ubillak eta Barandikak eta Lekek jokatuko dute. Bigarrena, berriz, Iturbide eta Felix eta Antxon eta Zabalaren artekoa izango da.