'Emakumea eta kartzela' hitzaldia egongo da etzi, Zubixan
Etxerat elkarteko kide bat eta euskal preso politiko ohi bat izango dira hizlariak. 18:00etan hasiko da ekitaldia Nerea bedialauneta MutrikuZubixa Libre dinamikak antolatuta, Emakumea eta kartzela hitzaldia egongo da domekan, 18:00etan, Mutrikuko Zubix...
Etxerat elkarteko kide bat eta euskal preso politiko ohi bat izango dira hizlariak. 18:00etan hasiko da ekitaldia Nerea bedialauneta Mutriku
Zubixa Libre dinamikak antolatuta, Emakumea eta kartzela hitzaldia egongo da domekan, 18:00etan, Mutrikuko Zubixan.Zubixa Libre dinamikako kideek aurreratu dutenez, bi izango dira hitzaldia emango duten kideak. Alde batetik, Oihana Barrios Etxerat elkarteko kide eta psikologoa. «Barriosek, esate baterako, esperientzia handia dauka atxilotuekin inkomunikazio aldia pasa eta gero», adierazi dute Zubixa Libre dinamikako kideek. Bestetik, Maitane Sagastume euskal preso politiko ohi- ak, besteak beste, bere espetxealdia nola bizi izan zuen azaltzeko aukera izango du.
Gaia bereziki emakumeei protagonismoa emateko aukeratu dutela nabarmendu dute Zubixa Libre dinamikakoek; gai hori emakumeen ikuspegitik Mutrikun lantzen den lehenengo aldia izango da. «Azaroaren 25a asteon izan dela aprobetxatuz, emakumeei protagonismoa eman behar zitzaiela pentsatu genuen. Izan ere, emakumeok errepresioa desberdin bizitzen dugu, eta emakumeen ikuspegitik hori jaso nahi genuen hitzaldi edo mahai-inguru honekin».