Angolako umeen aldeko musika jaialdia egingo dute gaur, Gernika-Lumon
20:00etan hasiko da Fiakun DJ taldearen emanaldia, Astran. Angolako umeen bizi baldintzak apur bat hobetzea eta bertoko herritarrak kontzientziatzea dira helburu nagusiakIaz egin bezala, Gernika-Lumoko herritar talde batek Angolako umeen aldeko musika ...
20:00etan hasiko da Fiakun DJ taldearen emanaldia, Astran. Angolako umeen bizi baldintzak apur bat hobetzea eta bertoko herritarrak kontzientziatzea dira helburu nagusiak
Iaz egin bezala, Gernika-Lumoko herritar talde batek Angolako umeen aldeko musika jaialdia antolatu du aurten ere. Elkartasun jaialdia gaur izango da, Astran, 20:00etatik aurrera.Sarrerekin batzen duten dirua Angolako umeen bizi baldintzak hobetzera bideratuko dute antolatzaileek. Hain justu, bost eurotan salduko dituzte Fiakun DJ taldearen kontzerturako txartelak.
Iaz, 2.000 euro inguru batu zituzten antolatzaileek; eta, aurten ere, gutxienez kopuru horretara heltzea espero dute. Hala, Gernika-Lumoko eta inguruko herritarrei jaialdira joateko deia egin diete.
Jaialdiaren helburu nagusiak Angolako umeentzako diru apur bat batzea eta bertoko herritarrak kontzientziatzea dira. Izan ere, Afrikako umeek bizi duten egoera tamalgarria dela diote antolatzaileek. «Askok gosea eta egarria pasatzen dute, eta horrek beraien osasuna guztiz kaltetzen du».
Jaialdia antolatzen aritu den taldeak nabarmendu duenez, «bost euro ez dira ezer hemengoentzat; Angolako umeentzat, aldiz, garrantzia ikaragarra daukate bost euro horiek». Izan ere, elikadurarako zein oinarrizko bes- te beharrizanetarako hainbat gauza eros daitezke Afrikan diru horregaz. «Gureak arazo txikiak dira hangoekin alderatuz gero». Hala, laguntzeko deia egin diete herritar guztiei.
Orokorrean, bertoko herritarrak ondo portatzen dira antolatzaileen ustez. «Iaz, esaterako, gazte batek gurasoek emandako paga guztia eman zuen, eta asko harritu ginen». Gazte horren jokabidea eredugarria izan zela deritzote.