Xuxurlariak eta Andra Mari abesbatzen saioa etzi, Gernika-Lumon
Gernika-Lumoko Andra Mari koralak eta Zornotzako Xuxurlariak abesbatzak kontzertua emango dute Gernika-Lumoko Andra Mari elizan, zapatuan. Gernika-Lumoko kultur etxearen laguntzarekin, udazkeneko kontzertua antolatu du, aurten ere, Andra Mari abesbatza...
Carolina Fetescuren gidaritzapean ariko dira gernikarrak, eta Itxaso Gandarias izango dute pianoan lagun. Maite Gandarias bakarlari duela, zazpi abesti eskainiko ditu Andra Mari koralak: Kanta cantemus; Ave Maria; Aita Gurea; Gospodi y Otche nash. Alfred Schnittke; Te quiero; Iruten ari nuzu eta, azkenik, Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean.
Zornotzarrek hamar kantu
Gernikarren emanaldiarekin batera, zornotzarren ahotsak entzuteko aukera ere izango dute zapatuko udazkeneko kontzertura doazenenek. Xuxurlariak abesbatza Marian Ruiz Ezkizabelen gidaritzapean kantatuko du, eta Josep Buforn Galan izango dute pianoan.
Hamar abesti kantatuko dituzte: La capitana; Cuando calienta el sol; La vida es bella; Azken Dantza; Ave Maria; Chiquitita; Shalom Chaverm; Don Gil de Alcala; Bonboloxe eta Goizeko izarra kanta herrikoia, hain zuzen ere.